XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asko etxetan, bi edo berdin hiru harma ximinei paretan ikusiak ukanki eta gure etxean zertako ez harmarik behar?.

Oraino aipatua ez zaukuna, Etxartean haren anaia Jan Piarreri gertatu zitzaiona kondatu zaukun.

Ama galdua, aita egun guzia Donamarian, haurrak handitu doi etxetik airatu ziren: batzu sehi-hirirat, besteak auzo herrietarat.

Elizalarrean zapatain aprendizgoan zabilalakoan, Jan Piarre zen bakarrik etxen gelditu.

Arras mutiko gisakoa omen zen, aitaren arabera saindua.

Etxerat sartu orduko, bere aitari egin ahal lan guziak egiten omen zizkion.

Hots, hura bezalako zerbitzu egilerik ez omen zen.

Igandetan eta astia zuenean, aitaso ihizirat joaiten omen zen, eta gero ez omen zuen sekula harma desarmatu eta ontsa garbitu gabe uzten.

Igande batez, astirik ez ukanez, harma garbitu gabe utzia zuela ohartua zen Jan Piarre.

Beraz, aitari plazer egiteko, demendreneko beldurrik gabe, muturra sabelari kontra finkatuz, harmaren garbitzen hasi zen.

Zorigaitzez, harma kargatua zen.

Tiroak sabela eta hertzeak zintzilikatu zizkion.

Zortzi egunez azkarki pairatu omen zuen.

Azkenean, bi korroken artetik, doi doia entzun zitakeen Salve Regina kantatuz, jauzi batean azken hatsa bota zuen.

Ez nion aitari gehiago galdatu nolaz ez zuen harmarik ximenei paretan.